XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Baña Jesus'gandik barregarri alde egin bear izan eban.
Baña ez betiko.
Oliamendiko larrialdietan, Jaunak
Jesus galdu al izateko azkenengo burrukaldia jokatu bear eban.
Nekaldiko ikuskizunak Jesus osoro larritu eban... naigabe samiñetan itxi... Inpernuko arerioa or jatorko Nekaldiko jazoerak geitu ta ugaritzera, direan baño lotsagarriago iragartzera.
Aitaren naia bete ezinekoa dala dirautso deabruak....
Baña Jaunak:
Nekaldiko oñaizeak, gurutzeko eriotzea ta abar alperriko egikizunak jakozala ta ekin eutson barriro deabruak esanaz: Gizonaren eskar txarra jakiñik bere alde gurutzean iltea alperriko zorakeria dala ez ete-dakizu ba?.
Zergaitik ba, orrenbesteko nekeak artu?.
Menpetasun osoan, Bere burua Aitari opalduaz, deabru zitala Beregandik jaurti eban....